XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ostu al dot ezer, edo besteri kalterik egin?.
Kalte egiñarena edo ostua biurtu?.
Zorrak ordaindu barik luzaro egon al naz?.
Ilburuko ta beste aginduak bete ditut?.
Dirua edozelan eralgi al dot?.
Izen ona iñori kendu?.
Guzurrezko lekuko edo testigu izan al naz? Guzurrik esan al dot? Txarto esanez iñoren izena baltzitu? Besterentzat txarto esanak pozik entzun? Ixil gordeak zabaldu edo guzurrezkoak asmau? Eritxi txar ariñik edo zaio txarrik egin al dot neure buruan? Norbaiten eskutitzik irakurri jaubearen baimen barik?.
Ondoren esan egizu
Autortegian belaunikaturik, esaizu lenen:
Autorrentzuleak erantzungo dautzu:
Esan gero zenbat denpora dan azkenengoz autortu ziñala.
Arrezkero, lenengo aginduan... Bigarrenean...(...).